“Eskultismoa mugimendu bat baino askoz gehiago da; bizitzeko era bat da”

Teknologia berriak direla eta ez direla, gaur egun baliotean oinarritzen den edukazio eza nabaritzen da gizartean. Telebistak ematen dituen programak eta akenengo urteotan kaleratzen ari diren bideo-jokoek, ez dute pertsonengan influentzia positiborik. Umeek haien denbora gehiena, telesailak ikusten ematen dute, eta ez heuren etorkizunean balio izango dien moraltasunean hezten.

Hala ere, badaude oraindik Euskadin umeak eta gazteak balioetan hezten dituzten taldeak. Eskautak, mugimendu katoliko moduan hasi ziren, umeak erlijioan hazteko eta hezteko. Gaur egun, hasieran zirena baino gehiago dira. Nahiz eta munduan hainbat talde egon, leku bakoitzean ezberdinak dira taldeak.

Robert Baden-Powell, eskaut mugimenduaren sortzailea. Argazkia Grupos Scout del Aire Quercus 610 web orrialdetik hartuta.

Robert Baden-Powell, eskaut mugimenduaren sortzailea. Argazkia Grupos Scout del Aire Quercus 610 web orrialdetik hartuta.

Lord Robert Stephenson Smith Baden-Powell, britainar armadako tenientea izan zen, eta nagusi izanda armadari uko egin zionean, bere bizitza umeen eta gazteen hezkuntzara eskaini zuen. Bere ideia, gazteak eskultismoan heztea zen, non gizarte balioak hezkuntzaren funtsa ziren. Horrela hasi zen eskultismoaren ideia munduan zabaltzen, orain dela 100 urte baino geihago.

Egun hauetan, Bilboko eskaut talde batekin egoteko aukera izan dut, eta eskultismoaren benetako funtzionamendua ikusteko gai izan naiz. Elkarrizketu dugun lehengo pertsona Ana Arzuaga izan da, Egunsentia Eskaut taldeko monitorea, eta berak azaldu digunaren arabera, Egunsentia Eskaut taldeak, 30 urte baino gehiago daramatza eskautismoaren balioetan hezten hainbat ume eta gazte, eta nahiz eta bere historian zenbait gorabehera izan dituen, gaur egun hainbat ume, gazte eta familia dira eskaut talde hau osatzen dutenak.

Xabier Pombo, Egunsentia Eskaut taldeko monitorea.

Xabier Pombo, Egunsentia Eskaut taldeko monitorea.

Eskaut hitza entzuten dugun bakoitzean, burura etortzen zaigun lehenengo irudia, agureak zebrabidea gurutzatzen laguntzen duten, gailetak saltzen dituzten eta uniformearekin jantzita doazen ume eta gazteak dira. Hau da telebistak pertsona hauei buruz erakutsi digun ideia, eta nahiz eta munduko hainbat lekutan horrela izan, Euskadin eta Europako hainbat lekutan ez da horrela. Ainhoa Maiztegik eta Eduardo Jacobek (Egunsentia taldeko monitoreak) azaldu digutenaren arabera, egia da bai batzutan produktuak saltzen dituztela, eta baita gizartea hobetzeko hainbat eginkizun egiten dituztela. Baina barnetik ikusten bada, “eskultismoa mugimendu bat baino askoz gehiago da; bizitzeko modu bat da”.

Eskauten metodologia hiru oinarri nagusitan planteatzen da, hala esan digu Borja Saenzek (taldeko koordinadorea), eta bakoitzak gizartean era egokian bizi ahal izateko edukiak irakasten ditu: Herri, Hezi eta Fede.

  • Herri: oinarri hau, auzoaren ezagupen eta garapenerako hezkuntza jorratzen du, eta baita ere natura eta baterako hezkuntza. Hainbat gauza nahasten ditu, baina denak ingurumenarekin lotuta doazenak.
  • Hezi: hemen heziketa guztiaren islada egiten da. Bere izenak berak dioen moduan, oinarri hau da gehien bat balioetan heztea jorratzen duena.
  • Fede: azkenik, eskultismoa mugimedu kristau bat dela esan beharra dago, eta honekin lortu nahi dena da pertsona kritikoak heztea ondoren gizartean haien bizitza behar den bezala eta moralki egokitsaunez bizi ahal izateko.

Eskaut talde bakoitza, talde txikiagoetan banatzen da, edadearen arabera, 8 urtetatik hasita 18 urterarte. 8 eta 9 urte dituzten taldeko kideei Koskorrak deitzen zaie; 10 eta 11 urte dituztenei Kaskondoak; 12 eta 13 urtekoei Oinarinak; 14 eta 15 urtekoei Azkarrak; 16 eta 17 urte dituztenei Trebeak. 18 urte betetzen dituztenean, pausu bat ematen dute, eta taldearekiko promes bat egiten dute, eta taldeak onartzen badu, prozesu guztiaren ondoren, monitore izan liteke.

David De la Cruzek argitu digu zein den erabiltzen den metodologia, eta hona hemen bere azalpena. Eskaut talde berdinean, talde desberdinen arabera, ekintza ezberdinak egiten dituzte, beti kontuan izanda metodologikoki hiru oinarriak egon behar direla:

Ni taldeko monitore batzuekin.

Ni taldeko monitore batzuekin.

Txikiak direnean (Koskorrak eta Kaskondoak) erabiltzen den metodologia, jokoena da. Hiru oinarrik kontuan izanda, umeei balioetan irakasten zaie jokoak erabiliz, dinamikoagoa delako eta horrela, errezagoa delako balio hauek umeek barneratzea. Joko guzti hauek, ez dira edozein joko; guztiek jarraipen bat dute, historio batena, eta historio hori urte osoan zehar garatuko da. Honeri “abentura” deitzen zaio, eta Koskorrak direnean egiten dena eta Kaskondoak direnenan egiten dena ezberdinak dira, nahiz eta funtsean berdinak izan.

Apur bat nagusiagoak direnean (Oinarinak) “Operazioa” egiten da, eta honekin pausu bat aurrera ematea nahi izaten da. Oraingo honetan, haiek, monitoreen laguntzaz, haien onerako den zerbait egin behar dute. Hurrengo urteetan, planteamendua berdina izango da, baina zergaitia eta laguntza aldatuz; zenbat eta nagusiago egin (lehenengo Azkarrak eta ondoren Trebeak) haien helburua gauza batzuk lortzea izango da, baina lehengo taldearentzako onuragarriak izango direnak (“Enpresa”) eta ondoren haien azkenengo etapan lortzen dutena, gizartearentzako onuragarria izan behar da.

Egunsentia Eskaut Taldea familia.

Egunsentia Eskaut Taldea familia.

Esakut taldeak ez dira beraz pentsatzen den moduan sekta batzuk. Haien helburua, umeen eta gazteen denbora librean hauek balioetan heztea da, eta gaur egun hau oso garrantzitsua dela esan dezakegu, eskolan profesionalki hezten gaituztelako, baina pertsona modura gizarte baten onartua izateko balioak ikasteko lekurik ez baita existitzen. Horretarako, ikastolara bezain goiz hastea ere garrantzitsua baita.

Leyre Bilbaori egindako elkarrizketa

Asteburu honetan, Leyre Bilbaorekin hitz egiteko aukera izan dut. Ez dakizuenentzako, Leyre Bilbao Eusko Jaurlaritzako Teknologi eta Estrategia zuzendaria da. Izan genuen elkarrizketan, Euskadi teknologia alorrean nola dabilen galdetu nion, beste galdera batzuen artean. Hemen duzue galderaz-galdera berarekin izan nuen elkarrizketaren galderak eta erantzunak.

big_280_leirebilbao

Leyre Bilbao, Eusko Jaurlaritzako Teknologia eta Estrategia zuzendaria. Argazkia Eusko Jaurlaritzako “Irekia” web ofiziala. 

1-Zenbatekoa da Euskadin egiten den esfortzua ikerketa teknologikoaren alorrean? Barne Produktu Gordinaren ze portzentaia? Eta zenbat diru da hori? Zure ustez asko ala gutxi da?

Azken urteotan, Barne Produktu Gordinaren ehunekoa ikerketa alorrean gorantza joan da, %2,06-2,12ra iritsi arte. Inbertsioa ez da publikoa bakarrik, hau da, ez dute erakunde publikoek bakarrik dirua ematen, enpresa pribatuek ere inbertitzen dute ikerketa teknologikoan ere.

Aurten erakunde publikoek alor honetara zuzendu duten diru kopurua 70.000 milioi eurokoa izan da. Eusko Jaurlaritzaren helburu bat beti momentuan dauden moduan haien burua superatzea da; momentu honetan, 2020rako BPGren %3-a ikerketa teknologikora zuzentzea da helburu nagusi bat.

Europatik datorren eskakizun bat da, inbertsioa geroz eta handiagoa izatea. Alor honetan, Euskadi nahiko ondo dabil, gure esperientzia 30 urtekoa delako eta gure sistema nahiko indartsua delako. Gure konpetentziak aldatu egin behar dira, eta veste herrialde batzuekin lan eginbehar dugu jakiteko non, norekin eta zer egiten garen onak aurrera eramateko gure proiektuak enpresekin batera.

2-Zelako bilakaera izan du azken urteotan inbestigazio teknologikoak Euskadin? Gorantzakoa hala beherantzakoa? Zenbatekoa da diferentzia aurreko urteekin konparatuz?

Euskadi oso momentu on batean dago, Europarekin konparatuz, eta nahiz eta beherantz egin duen inbertsioa, 1996tik (1,16%) aurrera gorantza joan da, adibidez, 2001ean 1,43%, 2005ean 1,45% eta 2010ean 2,09%.

3-Euskadin, ze inbestigazio mota egiten da gehiago? Unibertsitarioa, teknologi zentruena ala enpresena?

Inportateena da hiru inbestigazio motak kolaborazio baten egotea, eta jakin beharra dago hauek egiten duten garapen hori zelako motako inbestigazioa eta zertarako. Ikerketak epe luzerako eta baita epe laburrerako izan behar dira, enpresek erantzunkizun bat dutelako merkatuan mantentzeko, eta hauentzat material edo produktu berri bat lortzea erronka bat da, eta hau lortzeko besteen koordinazioa behar dute. Horretarako, agente oso onak daude Euskadin.

Hemen egiten diren ikerketak nahiz eta atzerritik eskatu, hemen aztarna bat utzi behar dute, hau da, enpresek, unibertsitateek eta teknologi zentruen kanporako edo atzerrikorako lan ikerketa bat egiten dutenean, ideia nagusiak eta ezagupenak hemen gelditu behar dira ondoren euskadin merkaturatzeko. Modu honetan enplegua hemen sortzen da eta hemen geratzen da ezagutza, puntako teknologiarekin lan egiteko.

4-Zenbat enpresa daude Euskadin ikerketa teknologikoaren alorrean?

 

5-Euskadin nork egiten du esfortzu gehiago, ikerketan? Enpresa pribatuak ala erakunde publikoak? Eta Espainian? Eta Europan?

Euskadin egiten den esfortzurik handiena, enpresa pribatuek egiten dute, hau da, erakunde publikoek, teknologian inbertitzen den totalaren 1/3 ematen dute, eta 2/3 enpresa pribatuek ematen dute, haien onurarako baita. Euskadi, Europarekin konparatuta, erdimailan dago inbertsio teknologikoaren alorrean; Euskadiko Barne Produktu Gordinaren ehunekoa da Europan erdi mailan dagoena. Espaina mailarekin konparatuz, asko hobeto dago EAE.

6-Ba al dute Euskadiko unibertsitate, teknologi zentruek eta enpresek enpresa kolaboratzailerik atzerrian?

Euskadik atzerrian enpresa kolaboratzaile asko ditu. Hemengo sistema klabea da, kolaboratzaile europarrek proiektu inportanteeak helarazten dizkietelako hemengo enpresei. Oso onak dira Euskadiko enpresak europa mailan, eta Alemaniako enpresekin eta nordikoekin egiten dute lan. Azken bi hauek kontuan izan behar da ikerketa teknologikoaren alorrean diru gehien jartzen dutenak direla, eta hauekin lan egitea oso garratzitsua eta gehien bat ohoretsua dela, eta hemen gauzak ondo egiten ari direlaren islada da. Hau Euskadirentzat oso ona da, beste herrialdeek ondo ikusten dutelako.

7-Orain dela aste batzuk lehendakaria Mexikon ibili da. Enpresa lagunen bat aurkitu du ikerketa teknologikoaren alorrean Euskadirekin batera jarduteko?

Lehendakaria Mexikora joan zenean euskadiko enpresekin elkartu zen ikusteko nola garatzen ari diren hemengo enpresak kanpoan, eta bai hemen zein han egiten diren ikerketek nolako konpetentzia duten han, eta kanpoko merkatura nola zabaltzen eta moldatezen diren.

8-Etorkizunari begira, zeintzuk dira eusko jaurlaritzaren helburuak ikerketa teknologikoaren alorrean? 

Inportantea da dirua baina baita inportantea da efizientzia, eta horretarako reordenazino bat egin behar da. Eta horretan gaude. Egoera honetara nola iritsi den jakiteko dekreto bat sortu da, eta lanean daude agente guztiak, egoeraren diagnostiko bat edukitzeko. Ez da egoera txarra, baina diagnostikoa beharrezkoa da, jakiteko zer egon den ondo eta zer egin den txarto eta non hobetu behar den. Urte eta erdi darama dekretu honek lanean, eta hainbat agente desberdinekin kontrastatu dira datuak. Modu honetan 2020rako zer nahi den jakin daiteke eta helburu batzuk ezarri daitezke.

Indikadore batzuk ere sortu nahi dira, erakutsiz nola aurkitzen den momentu honetan Euskadi Europarekin konparatuta. Indikadore hauek azkenean, marra estrategiko baten funtsa dira, eta agente bakoitzarentzat egin dena da definitu zein den hauen helburua; azkenengo 30 urteetan ez zan egoten ondo definituta hau, eta batzutan solapeak egoten ziren. Modu honetan jakin ahal izango indartu egin behar den eginkizun bat edo helbururen bat. Indikadoreen bitartez izango dira pisu batzuk eta helburu batzuk jakiteko urtero nola dagoen agente bakoitza; adibidez, baliteke enpresak porrot egieak eta erosleak jaistea. Indikadore hauekin jakin ahal izango da zer gertatu den eta zergaitik enpresa horrek zergaitik egin duen porrot.

Azkenean Eusko Jaurlaritzaren helburua da 2020an zer gertatuko den eta Euskadi nola iritsiko den urte horretara. Ez da hurrengo urtera begirako plan bat, epe luzerako pentsatu dagoen plan bat da orain garatzen ari dena.

Labezomorroak erabili pertsonak salbuarazteko

Hainbat ikertzaile estatu batuarrek, Ipar Karolinako Unibertsitate Estatalan, “cyborg” labezomorroak prestatzen ari dira salbamenduko ariketetan erabiltzeko. Hauek desastreetan laguntzeko sortuak izan dira, gehien bat eraikin bat jausten denerako. BioBots deitu dituzte, eta bizkarrean, motxila bat daramate orain arte baino lokalizazio hobeago eta zehatzagoa lortzeko.

Labezomorro bat bere "motxila" bizkarrean duela. El reino del exceso blogetik hartutako argazkia.

Labezomorro bat bere “motxila” bizkarrean duela. El reino del exceso blogetik hartutako argazkia.

Azken ahuetariko bi mota garatu dituzte momentuz; mota batek, mikrofono bakarra du, eta edozein lekutik jaso dezake soinua haririk gabeko konexioarekin; bigarren motak, hiru mikrofonorekin ekipatuta dago, horrela soinuaren jatorria antzeman dezake.

Europa Press-ek esaten duenaren arabera, mamorro hauek mikorfono txiki batzuk dituzte, eta etxebizitza baten hondakinetan sartzeko gai direnez, pertsona batek sortutako laguntza oihuak jarraitzeko gai dira. “Eraikin baten hondakinetan norbait aurkitu ahal izateko, modurik hoberena soinuaren bidez da” esan du Alper Bozkurtek, Ingenieri Elektrikoko eta Informatikako irakaslea.

Hainbat algoritmo ezberdin garatu dituzte jasotako soinua aztertzeko, horrela soinua nondik datorren jakiteko, eta soinu hori sortzen den lekura joan ahal izateko; hau da, harrapatuta dagoen pertsona aurkitu ahal izateko. Hauen helburua soinu garrantzitsuren bat den (jendea laguntza eske) edo garrantzirik gabeko zarata den (kotxe batek ibiltzerakoan sortutako soinua) identifikatzea da. Proiektuaren garatzaileek diotenaren arabera, emaitza onak lortu dira BioBot hauekin laborategi probetan.

"Cyborg" labezomorro bat smartphone batetatik kontrolatuta. Argazkia ABC egunkaritik ateratakoa.

“Cyborg” labezomorro bat smartphone batetatik kontrolatuta. Argazkia ABC egunkaritik ateratakoa.

Dena dela, hau ez da lehenengo aldia honelako aparatuetaz entzuten dudana. 2013ko azaroan, Greg Gage eta Tim Marzullo, Mitxiganeko Unibertsidadeko bi ingeniariek, benetako labezamorroekin hasi ziren lan egiten, hala nola operatuz eta labezomorro bat elektronikoki kontrolatu ahal izateko. Beraz esan dezakegu, erdi mamorro eta erdi robot direla. Era honetan, labezomorroak, mikrofonoa eta lokalizadorea daramanean, bizirik dagoela esan daiteke, bere bizirik irauteko senak izaten jarraitzen dituztelako. Eta hori da labezomorro biziak erabiltzearen arrazoi nagusienetarikoa; robotak izango balira, arriskutik ihes egiteko duten gaitasuna galduko lukete, eta horrela zailagoa da hauek zapalduta amaitzea.

Esan beharra dago zomorro hauek ez dutela minik sentitzen gizakiek sentitzen dugun erara, beraz ezin dezakete sufritu pertsona batek sufrituko lukeen moduan. Ikertzaileen ideia ez da animali bat torturatzea, ezta gutxiago ere. Impultso elektrikoz mugitzen direla frogatuta dago, gizakien moduan, beraz empultso elektriko horiek sortu eta kontrolatzen dira, horrela labezomorroak mugitu arazteko eta kontrolatu ahal izateko, hauek bizirik dauden bitartean.

Apple-en telefonen atzetik

Pasa den astean ikusi ahal izan genuen nola Txinako Foxconn empresako 1000 langile inguru greban jarri ziren. Urriaren 8an hasi zen greba hau, eta hauetan egunetan egunkari lokalak gai honi buruzko gora beherak ematen ari dira.

Foxconn enpresako langileak greban, haietariko bat Steve Jobs-en karetarekin. Irudiaren jatorria ABC egunkaritik.

Foxconn enpresako langileak greban, haietariko bat Steve Jobs-en karetarekin, iPad baten maketa bat eskuan duela. Irudiaren jatorria ABC egunkaritik.

Grebalari hauek soldata baxuegiak izateagaitik kexatzen dira, mediaz 2.000 yuanekoa hilabetean (250€ inguru) eta gehienez 3.000 eta 4.000 yuaneko irabazia (350€ eta 450€ artean) izaten bait dute.

Ez da haien eskaera bakarra, muntaketaz arduradun den enpresa honetan teknologia berrienak erabiltzen hasi direlako. Era hoentan, langileei orduak kentzen dizkiote, eta ordu gutxiago lan eginez, irabazi txikiagoa dute.

Appleko produktuak eta beste marka batzuentzako ere (HP, Nokia eta Dell) montatzen dituen Taiwaneko enpresa honetan, ez da greban jartzen diren lehenengo aldia; orain dela urte askotik hainbat greba egin dituzte, gehienak bere soldata eta gehiegizko lan ordutegia dela eta ez dela izan direla.

Foxconn-eko langile bat iPhone-aren muntaketaren amaieran. ARgazkiaren jatorria Gadgetos web orrialdetik.

Foxconn-eko langile bat iPhone-aren muntaketaren amaieran. ARgazkiaren jatorria Gadgetos web orrialdetik.

2012.urtean iPhone 5-aren muntaketan ere greban jarri ziren, amaigabeko lan orduengaitik, eta horrela sakeleko telefono honen produkzioa geldiarizi zuten. Urte berdinean Foxconn-ek 14 eta 16 urteko gazteak kontratu izan zituela onartu behar izan zuen.

Berriago den salaketa baten, Applen produktuak egiten dituen beste lantegi batetan langileak 77 orduko lanaldiak egiten zituztela aste batean aurkitu da, iPhone 6 berriaren karkasak egiten. Eta hala ere, Txinako jendea beste alde batera mantentzen da, hurren Urriaren 16an bertan salgai jarriko den telefono hau itxaroten.

Windows 10-an lehenengo pausuak.

Ematen duenez, Windows martxan jarri da bere Sistema Eragile eguneratu nahian. Bere azkenengo produktua kaleratu dutenetik 2 urte baino gutxiago pasatu dira, eta jada Windows 10-aren presentazioa egin du.

Ikusita Windows 8-ak eta Windows 8.1-ak izan duten ongi etorria aparatu eramangarrien erabiltzaileen artean (Smartphone, tablet, ordenagilu portatilak), Microsoft-ek azken urteetan izan duen SE arrakastatsuaren ezaugarriak sartuko ditu bere sorkuntza berrian. Windows 7-ari  buruz ari naiz hitzegiten.

windows_10_menu_de_inicio

Windows 10-aren “escritorio”-aren lehenengo bista, aplikazioen menua irekita duela. Alt1040 web orrialdetik ateratako argazkia.

Bere azkenengo bertsioan, Windows-ek “escritorio” estiloa berreskuratu du, aplikazioen menua berrezarriz. Hala ere, menu honen estiloa ere aldatu egin da; hainbat aplikazioren widgetak sartu dituzte, Windows 8-an egin zuten bezala, baina oraingo honetan paila osoa aldatu gabe. Halaber, bi leiho ezberdin irekitzaren ideia sartu dute, Apple-ek orain arte izan duen moduan.

Bi leiho batera irekita izateren idea orain arte mugikorretan bakarrik ikusi dugu. Orain ordenagailuan ere ikusi dezakegu.

Bi leiho batera irekita izateren idea orain arte mugikorretan bakarrik ikusi dugu. Orain ordenagailuan ere ikusi dezakegu. Argazkia Alt1040 web orrialdetik hartuta.

Microsoft-ek zin egiten die bere erabiltzaileei ez dutela asko ikasi beharko Windows 7-tik badatoz, hain zuzen ere haien asmoa hauxe delako; erabiltzaileari bai aparatu eramangarrietan zein ordenagailu fijo edo portatiletan esperientzia berdintzua izatea. Hala ere lasai egon, Windows 10-a ez da 2015-eko amaierararte kalera irtengo.